Komite- Indigena klandestino iraultzailearen komunikatua, Nazio Askapenerako Armada Zapatistaren Komandantzia Orokorra.

Mexiko. 2020ko urriaren 5a.

Indigenen Kongresu Nazionala-Gobernuko Kontzeilu indigenari:

Nazioko eta nazioarteko seigarrenari:

Erresistentzia- eta matxinada-sareei:

Munduko bazter guztietan bizi diren pertsona zintzoei:

Ahizpak, neba-arrebak:

Lagunak:

Jatorriz maiak eta zapatistak garen herriek agurtu egiten zaituztegu eta gure pentsamendu komunean iritsitakoa esaten dizuegu, begiratu, entzun eta sentitzen dugunaren arabera.

Lehenengoa.- Zuen bizitza sozialean gaixorik dagoen mundu bati begiratu eta entzuten diogu, elkarren artean zerikusirik ez duten milioika pertsonatan zatituta, beren biziraupen indibidualean tematuta, baina beren irabazi-egarria asetzeko edozertarako prest dagoen sistema baten zapalkuntzapean elkartuta, nahiz eta argi egon bere bidea Lur planetaren existentziaren aurka doala.

Sistemaren aberrazioa eta «aurrerapenaren» eta «modernitatearen» defentsa tentela errealitate kriminal baten aurka izartzen da: feminizidioak. Emakumeen hilketak ez du ez kolorerik ez nazionalitaterik, mundu mailakoa da. Zentzugabea eta irrazionala bada norbait jazartzea, desagertzea, erailtzea bere azal-koloreagatik, arrazagatik, bere kulturagatik, bere sinesmenengatik; ezin da sinetsi emakume izateak bazterkeria eta heriotza-epai baten baliokidea denik.

Aurreikus daitekeen eskalada batean (jazarpena, indarkeria fisikoa, mutilazioa eta hilketa), egiturazko zigorgabetasunaren bermearekin («berak merezi zuen», «Tatuajeak zituen», «Zer zebilen leku horretan ordu horretan?», «Arropa horrekin, espero izatekoa zen»), emakumeen hilketek ez dute sistemarena ez den logika kriminalik. Gizarte-maila desberdinetakoak, arraza desberdinetakoak, adin desberdinetakoak eta geografia ezberdinetakoak direnen artean generoa da konstante bakarra. Eta sistema ez da gai azaltzeko zergatik doan hori bere «garapenaren» eta «aurrerapenaren» eskutik. Heriotzen estatistika haserregarria, gizarte bat zenbat eta «garatuago» egon, orduan eta biktima gehiago dago genero gerra honetan.

Eta «zibilizazioak» zera esaten digu jatorrizko herriei: «Zure azpigarapenaren froga feminizidio tasa baxuan dago. Megaproiektuak, trenak, termoelektrikoak, meategiak, presak, merkataritza-guneak, etxetresna elektrikoak (telebista-kanalak barne). Eta kontsumitzen ikasi. Gu bezalakoak izan. Laguntza progresista horren zorra ordaintzeko, ez dira nahikoak zuen lurrak, ura, zuen kulturak eta duintasunak. Dana osatu ahal izateko emakumeen bizitzeekin izan behar da».

Bigarrena.- Heriotzak jotako naturari begiratu eta entzuten diogu, eta, bere hilzorian, , gizadiari oraindik okerrena etortzeke dagoela ohartarazten dio. Hondamendi «natural» bakoitzak hurrengoa iragartzen du, eta behar bezala ahazten du giza sistema baten ekintzak eragiten duela.

Heriotza eta suntsipena ez dira jada urruneko zerbait, mugetara mugatzen dena, aduanak eta nazioarteko hitzarmenak errespetatzen dituena. Munduko edozein bazterretan suntsitzeak eragina du planeta osoan.

Hirugarrena.- Boteretsuei begiratu eta entzuten diegu, Estatu Nazional deiturikoen atzean eta haien harresietan ezkutatuz. Eta, ezinezko jauzi horretan, nazionalismo faxistak, chauvinismo barregarriak eta hitz-jario goresgarria berpizten dira. Horretan ohartarazten ditugu iristeko gerrak, istorio faltsu, huts, gezurtiez elikatzen direnak, nazionalitateak eta arrazak gailentzen dituztenak. Kapatazeen eta haien oinordeko izan nahi dutenen arteko eztabaida, patroia ezkutatzen, nagusia, mandoia, berbera dela eta ez duela diruarena baino herritartasun handiagorik. Bitartean, nazioarteko erakundeak ahuldu eta izen huts bihurtzen dira, museoko pieza bezala.

Gerra horien aurreko iluntasunean eta nahastean, sormenaren, adimenaren eta arrazionaltasunaren edozein zantzuren erasoa, hesia eta jazarpena entzun eta begiratzen dugu. Pentsamendu kritikoaren aurrean, boteretsuek beren fanatismoak eskatzen  eta inposatzen dituzte. Landatzen duten heriotza ez da fisikoa bakarrik; gizakiaren berezko unibertsaltasuna (adimena) , aurrerapenak eta lorpenak ere barne hartzen ditu. Moda intelektualez edo  pseudo zientziez mozorrotuak; eta arteak eta zientziak militantzietara menderatu nahi dituzte.

Laugarrena.- COVID-19aren Pandemiak ez ditu gizakiaren ahultasunak bakarrik erakutsi, baita gobernu nazionalen eta haien ustezko oposizioen gutizia eta ergelkeria ere. Zentzu komuneko neurriak mespretxatuak izan ziren, Pandemia iraupen laburrekoa izango zela apustu eginez beti. Gaixotasuna gero eta luzeagoa bihurtu zenean, tragediak ordezten hasi ziren. Egunero eskandaluen eta adierazpenen artean. Nazionalismo barregarrien arteko konparazio tetrikoa. Ehunekoek eta lasterketa tentelek zehazten dute zein talde edo Nazio den okerragoa edo hobea.

Aurreko testuetako batean zehazten den bezala, zapatismoan prebentzioaren eta osasun-neurrien aplikazioaren alde egin genuen, eta, bere garaian, zientzialari batzuei galdetu genien eta zalantzarik gabe haien  laguntza eskaini ziguten. Herri zapatistok eskerrak eman genizkien, eta horrela erakutsi nahi izan genuen. Neurri horiek  (musukoak edo haien baliokide,en erabilera, pertsonen arteko distantzia, kontaktuak murriztea, 15 eguneko itxialdia kutsatuekin kontaktuan egon zitekeenarentzat, urarekin eta xaboiarekin maiz garbitzea),  ezarri zirenetik 6 hilabete igaro ondoren  Covid 19rekin lotutako bi sintoma edo gehiago izan zituzten eta zuzeneko kontaktua izan zuten 3 lankide hil izana.

Aldi horretan hil ziren beste 8 ikaskidek eta lankide batek sintoma horietako bat izan zuten. Frogarik ez zegoenez, onartu genuen 12 lagunak koroa birus delakoaren ondorioz hil zirela (zientzialariek gomendatu ziguten onartzea arnasa hartzeko edozein zailtasun Covid 19 izango zela). 12 heriotza horiek gure erantzukizuna dira. Ez dira 4.ransformazioa edo oposizioaren errua, neoliberalen edo neokontserbadoreen errua,  chairoena edo fifiena, ezta konspirazio edo konploten errua ere. Pentsatzen dugu are gehiago zorroztu behar genituela gure babes neurriak.

Gaur egun, 12 lankide horien falta izanik, komunitate guztietan hobetu ditugu prebentzio-neurriak, eta, orain, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta zientzialarien laguntzarekin, banaka edo taldeka, brote berri bati indartsuago aurre egiteko moduan orientatzen gaituzte. Mila aho-estalki ( bereziki birus eramaile batek beste pertsona batzuk ez kutsatzeko diseinatutak, kostu txikikoak eta berrerabilgarriak). Komunitate guztietan banatu izan dira.Beste mila gehiago ekoizten ari dira insurgenten brodatze- eta joste-tailerretan eta herrietan. Ahoak estaltzeko erabilera masiboa, infektatuta egon litezkeenentzako bi asteko berrogeialdia, distantzia eta eskuak eta aurpegia ur eta xaboiarekin etengabe garbitzea, eta ahal den neurrian hirietara ez irtetea, neurri gomendagarriak dira alderdien lagunentzat ere. Hau guztia bizitza komunitarioari eusten uzteko eta kutsatuen hedapena gelditzeko helbururekin egin dugu.

Gure estrategia izan zenaren eta denaren xehetasunak kontsultatu ahal izango dira. Oraingoz, gure gorputzetan bizitza taupadaka dugula, gure balorazioaren arabera (ziur aski oker egon gaitezke), komunitate gisa mehatxuari aurre egiteak, ez banakako gai gisa, eta gure ahalegin nagusia prebentziora bideratzeak, herri zapatista gisa, hau esatea ahalbidetzen digu herri zapatisten garen heinean: hemen gaude, eutsi egiten diogu, bizi egiten dugu eta borrokatu egiten dugu.

Eta orain, mundu osoan, kapital handiaren asmoa kaleetara itzultzea da, pertsonek kontsumitzaile izaera berreskura dezaten. Merkatuaren arazoek kezkatzen diotelako soilik: merkantzien kontsumoa gelditzea.

Kaleak berreskuratu behar dira, bai, baina borrokatzeko. Izan ere, lehen esan dugun bezala, bizitza, bizitzaren aldeko borroka, ez da norbanakoaren kontua, taldearena baizik. Orain ikusten ari gara ez dela nazionalitateen kontua, munduarena baizik.

-*-

Gauza asko hauek  ikusten eta entzuten ditugu, eta asko pentsatzen ditugu. Baina ez hori bakarrik..

Bosgarrena.- Ixiliak eta ahaztuak izan badira ere, gakoak izaten jarraitzen duten erresistentziak entzuten ditugu ere, bere gainbeherarantz abiatzen den sistema bati jarraitzeari uko egiten dion gizadi baten seinale: amildegirantz doan garapenaren tren hilkorra, harroputza eta bikaina. Bitartean, gidariak ahazten du langile hutsa besterik ez dela, eta uste du berak kontrolatzen duela norabidea, baina amildegirantz abiatzen den trenbideen gogoa besterik ez du jarraitzen.

Erresistentzia eta errebeldia hauek, lagunen hutsak ahantzi barik, neoliberalen eta neokonserbadoreen mundu horien gauzarik iraultzaileenaren aldeko borrokari ekiten diote: bizitza.

Errebeldia eta erresistentzia hauek badakite, nork bere modu, garai eta geografiara, irtenbideak ez daudela gobernu nazionaleetan, ez direla sortzen mugen barnean eta ez direla ikurriña eta hizkuntz desberinak erakusten.

 Erresistentzia eta errebeldia hauek zapatistoi irakasten digute irtenbideak behean daudela, munduko soto eta bazter guztietan. Ez gobernuen jauregietan. Ez eta korporazio handien bulegoetan ere.

Errebeldia eta erresistentzia hauek erakusten digute goikoek zubiak hausten badituzte, edo mugak ixtekotan, elkarrekin topatzeko itsaso eta ibai nabigagarriak geratzen direla. Sendabidea, izanez gero, mundu guztiona da, eta lurraren kolorea du. Kaleko, zeruko, itsasoko eta mendiko lanaren kolorea du. Jatorrizko artoa bezala, anitzak dira bere koloreak, bere tonu eta soinuak.

-*-

Hau guztia eta gehiago begiratzen eta entzuten dugu. Eta elkarri begiratzen eta entzuten diogu garen gisa: zenbatzen ez duen zenbaki baten gisa. Bizitzak ez baitu axola, ez du saltzen, ez da albistea, ez dago estatistiketan, ez dago inkestetan, ez du baloraziorik sare sozialetan, ez du probokatzen, ez du kapitala, alderdi baten ikurriña, ezta pil-pileko eskandalorik ordezkatzen ere ez. Nori axola zaio indigenen talde txiki bat bizi dadin, hau da, borroka dezan?

Egia esan, bizi gara. Paramilitar, pandemia, megaproiektu, ahanztura, gezurren gainetik, bizi gara. Hau da, borrokatzen dugu.

Honetan pentsatzen dugu: borrokatzen jarraitzen dugunean. Hots, bizitzen jarraitzen dugu. Uste dugu urte hauen guztien zehar gure herrialdeko zein munduko pertsona askoren besarkada samurra jaso dugula. Uste dugu ere, hemen bizitzak aurrera jarraitzen badu, eta areago, loratzen badu, pertsona horiek guztiek oztopoak, tramiteak, mugak eta aniztasun kulturalak zein hizkuntzakoak gainditu zituztelako da. Haientzat gure eskerra, baina batik bat emakumezkoentzat, egutegi nahiz geografiak gainditu izanagatik.

Hego-ekialdeko mexikar mendietan, munduko mundu guztiek aurkitu zuten, eta aurkitzen dute, adimena gure bihotzetan. Beren hitzak eta ekintzak gure errebeldia elikatu zuten, gure arbasoen errebeldia besterik ez dena.

Zientzia eta artea bizimodu dauzkaten pertsona batzuek, gu besarkatzeko eta animatzeko era topatzen dute, distantzia luzetik bada ere. Kazetariak, miseria salatu zutenak, bizitza eta duintasuna goraipatzen beti. Bizimodu anitzetako pertsonak, zeinek, agian gutxi haientzat, asko gure aburuz, gurekin izan dira, eta gurekin badira.

Eta hau guztia daramagu gure herri-bihotzean, eta uste dugu heldu dela gu, herri zapatistok, mundu horien guztien adimenari, hitzari, eta presentziari, erantzun diezaiegun, geografikoki hurbilei zein urrunei.

Seigarrena.- eta hau ebatzi dugu:

Bada berriro bihotzak dantzatzeko garaia, baita dolumina eta etsipena beren musika ez izatekoa ere.

Ordezkari zapatista batzuk irtengo garela mundua zeharkatzera, urruneko zoru, itsaso, eta zeruak ibiliko eta nabigatuko ditugula, baina ez bereizkeria, nagusikeria, ezta irainaren bila, are gutxiago barkamenaren eta lastimaren atzetik.

Berdinak egiten gaituena topatzera joango gara.

Ez bakarrik gure azal, modu, hizkuntza eta kolore desberdinak astintzen dituen gizadia. Batez ere, espezie gisa partekatzen dugun ametsaren bila goaz, Afrikan geundenean emakumezko baten golkotik abiatu ginenetik dugun amets horren bila: lehenengo urrats hori astindu zuen askatasuneko ametsa, ibiltzen dirauen amets hori.

Bidai planetario honen lehenengo geltokia Europa izango da.

Europar lurraldetarantz nabigatuko dugula. Mexikar lurraldeetatik abiatuko garela Europarantz datorren 2021. urteko apirilean.

Europako beheko eta ezkerreko bazter batzuk zeharkatu ondoren, Madrilera iritsiko garela, Espainiako hiriburura, 2021eko abuztuaren 13an –gaur egun Mexiko denaren balizko konkistaren 500 urte ostean-. Eta, iritsi eta gero, gure bidea jarraituko dugula.

Espainiar herriari hitz egingo diogula. Ez mehazteko, ez ezer aurpegiratzeko, ez iraintzeko edo barkamena eskatzeko behartzeko. Ez zerbitzatzeko ezta berataz aprobetxatzeko.

Espainiar herriari bi gauz errazak esango dizkiogu:

Bat: Ez gintuztela konkistatu. Erresistentzian eta errebeldian jarraitzen dugula.

Bi: Ez digula zertan barkamenik eskatu behar. Aski da iraganarekin jolazteaz, egungo krimenak hipokresiaz eta demagogiaz justifikatzeko asmoz: borrokalari sozialen erailketak, gure anaia Samir Flores Soberanesena bezala; megaproiektuen atzetik ezkutatzen diren genozidioak, boteretsuaren modukoak egina –munduaren bazter guztiak zigortzen dituen hori-; paramilitarren arnas ekonomiko eta inpunitatea, duintasun eta kontzientzien bereganatzea 30 txanponen truke.

Guk, zapatistok, ez dugu iragan horretara itzuli nahi, ez gu bakarrik, are gutxiago arraza-gorrotoa erein nahi duten horiekin. Ez garaiz kanpoko nazionalismoa elikatu nahi duen horrekin, iraganeko inperio baten ustezko distiran oinarriturik. Inperio azteka hazi zen bere berdinen odolaz baliaturik eta, inperio honen gainbeherarekin, sinestarazi nahi digute herri indigenak garaituak izan ginela.

Ez digute barkamenik eskatu behar, ez espainiar Estatuak ezta Eliza Katolikoak ere ez. Ez diegu euskarririk emango gure odolaz aprobetxatuz, eskuak gure odolaz zikindurik ezkutatzen dutenei.

Zertaz eskatuko digu barkamena Espainiak? Cervantes erditu izanaz? Jose Espronceda? Leon Felipe? Federico García Lorca? Manuel Vázquez Montalbán? Miguel Hernandezi? Pedro Salinas? Antonio Machado? Lope de Vegari? Becqueri? Almudena Grandes? A Panchito Varona, Ana Belén, Sabina, Serrat, Ibáñez, Llach, Amparanoia, Miguel Ríos, Paco de Lucía, Víctor Manuel, Aute beti? Buñuel, Almodovar eta Agrado, Saura, Fernan Gomez, Fernando Leon, Bardem? Dalí, Miró, Goya, Picasso, el Greco eta Velázquez? Munduko pentsamendu kritikoaren onenetik zerbaitera, «A» libertarioaren zigiluarekin? Errepublikara? Erbestera? Gonzalo Guerrero anaia maiari?

Zertaz eskatuko digu barkamena Eliza Katolikoak? Bartolome de las Casasen pasabidetik? Don Samuel Ruiz Garcíarena? Arturo Lona? Sergio Méndez Arceo? Chapis ahizparena? Apaizen, ahizpa erlijiosoen eta segularren pausoez, jatorriz jatorrizkoen ondoan ibili direnak gidatu eta ordezkatu gabe? Giza eskubideak defendatzeagatik askatasuna eta bizitza arriskuan jartzen dutenena?

-*-

  1. urtean Lurraren Kolorearen Martxaren 20. urteurrena izango da, lur jota dagoen nazio honetan leku bat aldarrikatzeko egin genuena, Kongresu Indigenar Nazionalarekin batera.

Hogei urte ostean, nabigatuko eta ibiliko gara planeta osoari esatera bihotzean daramagun munduan pertsona guztirentzako lekua dagoela, mundu hori gauzatzea posiblea baita bakarrik guztiok eraikitzen badugu borrokatuz.

Ordezkari zapatistak emakumeek osatuko dituzte nagusiki. Honekin, haiek itzuli nahi dute aurreko nazioarteko topaketetan jasotako besarkada baina, horrez gain, gizonek adierazi nahi dute argi eta garbi badirela direna, eta ez direla ez direna, emakumeei esker, emakumeekin eta emakumeengatik.

IKN-IGB-ri luzatzen diogu beste ordezkaritza sortzeko gonbidapena, lagun diezagun eta horrela gure hitza aberatsagoa izan dadin borrokan dagoen guztirentzat. Bereziki deitzen diegu gure anaia Samir Flores Soberanesen izena, irudia eta odola goraipatzen dutenei, bere dolumina, amorrua, borroka eta erresistentzia gero eta urrunago ailegatu daitezen.

Gonbidapena zabaltzen diegu ere artean eta zientzian ilusioa jartzen dutenei, lagun diezaioten, distantziatik, gure ibilbideari, eta horrela lagun diezaguten hedatzen haietan, zientzietan zein arteetan, gizadiaren biziraupenaren itxaropena eta mundu berri baten posibilitatea daude.

Laburbilduz: Europarantz abiatzen gara, 2021. urteko apirilean. Data? Ordua? Ez dakigu… oraindik…

-*-

Lagunak:

Anai-arrebak:

Hauxe da gure ahalegina:

Tren boteretsuen aurrean, gure kanoak.

Termoelektrikoen aurrean, zapatistok mundu osoan borrokan ari diren emakumeei argitxoak eman genizkien.

Horma eta mugen aurrean, gure nabigazio kolektiboa.

Kapital handiaren aurrea, ortu bat elkarrekin.

Planetaren suntsipenaren aurrean, mendi bat nabigatzen goizaldean.

Zapatistak gara, erresistentziaren eta errebeldiaren  eramaileak.

Oraingoz hori da dena.

Mexikoko hego-ekialdeko mendietatik.

Emakumeen, gizonen eta beste zapatisten izenean.

Komandanteorde Insurgente Moisés.

Mexiko, 2020ko urria.

P.D.- Bai, seigarren atala da, eta, bidaiak bezala, alderantziz jarraituko du. Hau da, bosgarren atalak jarraituko dio, gero laugarrenak, gero hirugarrenak, bigarrenean jarraituko du eta lehenengoarekin amaituko da.